viernes, 2 de diciembre de 2011

2011-12-02 18:30

Oraindik ere hemen gaude gure robotari misio berriak sartzen besteak perfekzionatzen, proiektu zientifikoa entseatzen...
Oraindik azken entrenamendua egin behar dugu, oso gogotsu gaude.
Bihar goizeko 6:30tan daukagu autobusa.
AUPA EKIPO!

2011-12-02

Gaur goiz guztia eman dugu misioak egin eta besteak zuzentzen. 12ak aldera, Almenekoen bisita jaso dugu eta hauekin zenbait froga egin ditugu. Hainbat ordu pasa ondoren, hemen jarraitzen dugu lan eta lan misioak bukatu nahian. Biharko egunaren zain gaude gogo askorekin.
Orain beste misio batzuk errepasatu eta beste bat egiten ari gara, paletan hainbat aldaketa egin, misioak ondo irakurri eta prestatzen ari gara.
Proiektu zientifikoa ere amaitu dugu, lan gogorra izan den arren emaitza polita lortu dugula uste dugu.

2011-12-01

Gaur Almenera joan gara, gure robota beste mahi batean zelan dabilen ikusteko. Ez gara oso ondo ibili Almenen, atzeko erruberarekin arazoak izan dugu. Ia misio bat ere ez zaigu irten, espero dugu zapatuan ez gertatzea olakorik! Bihar Alemekoak Gaztelupera datoz, ea beraien robota gure mahian misioak ondo egiten dituen.

Bihar azken eguna da gure programak hobetzeko, eta zehazteko. Ordu asko emango ditugu horretan, bertan bazkalduko dugu. BIHARKO EGUNA OSO GOGORRA IZANGO DA!!!!