lunes, 28 de noviembre de 2011

2011-11-28

Lehenengo robotarekin eginda genituen misioak frogatzen hasi eta jada sagua eta kamioi horia basera eramatea lortu dugu, baita kamioi txuria ere. Arrainen misioa ez zaigu guztiz ondo ateratzen beraz, hori ateratzeko lanean ari gara, honekin batera bakterio horiak hartu nahiean.
Priektu zientifikoarekin, aurreko batean hasi ginen. Proiektua egiteko egokiena taula bat egitea zela pentsatu genuen, eta gaur, guztion artean taula bete dugu, soilik soluzioak falta zaizkigu.

jueves, 24 de noviembre de 2011

2011-11-24


Gaur gure laguntzaileak, Damian eta Pietro, etorri zaizkigu laguntzera. Robotean hainbat aldaketa egiteko proposamena egin digute eta guk kasu eginez, berriz ere robota desegin eta berriz ere guztiz montatu dugu, aurreko robotaren hantz asko baitu. Gaurtik aurrera lan asko egin beharko dugu, datorren larunbatean txapelketa baita eta oraindik misioak egin gabe ditugu.

2011-11-21

Gaur arratsaldean, robot berriarekin esperimentatzen ibili ostean, bi misio egin ditugu: arrainena (lehengo pala erabiliz) eta kamioi txuriarena.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

2011-11-17

Gaur konturatu gara gure robota ez dela gai misioak egiteko, aurreko batean idatzi genuen bezala, zehaztasuna galtzen hasi da. Danon artean erabaki dugu, robotaren diseinua aldatzea. Errubera handiagoak erabiliz, argi sensorea kenduz...
Argazkian dagoen bezala geratu zaigu robota.

2011-11-11

Gaur gure robotak ez zigun kasurik egiten, berak nahi zuena egiten baizuen. Azkenean konturatu gara kable bat solte zuela, kablea ondo jarri ondoren robotarekin misioak egiten hasi gara, baina zehaztazuna galdu egin du eta ez da kapaza izan lehenagotik egindako misioak egiteko. Oraindik ez dakigu zein den arazoa.

martes, 8 de noviembre de 2011

2011-11-08

Pizza hartzea lortu dugu, eta orain izozkia hartzekotan gaude. Jada, saguaren misioa martxan jarri dugu, robotak egin behar duen ibilbidea pentsatuz. Taldeko batzuk proiektu zientifikoarekin lanean hasi dira.

2011-11-03



Misioekin jarraitzen dugu, oraindik bakterio horien misioa ez zaigu guztiz ondo ateratzen, hainbat berrikuntza egiten ari gara misio hau guztiz ondo egiteko. Berriz, kamioi txuria basera eramatea lortu dugu eta pizza hartzekotan gaude.